"Lan baldintzak eta soldatak eguneratzeko" greban daude GAES-eko langileak

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mar. 29a, 18:03

GAES Amplifone enpresako Gipuzkoako langileak greban daude aste honetan, eta ondorioz, Arrasateko eta Bergarako dendak itxita daude.

"Lan hitzarmena 2008tik berriztu gabe dagoela" salatu dute langileek. "Gure lan baldintzak eta soldatak eguneratu gabe daude ordutik eta azken urtean enpresari gure lan egoera hobetzeko hainbat proposamen egin dizkiogun arren, behin eta berriz ezezkoa jaso dugu", azaldu dute.

"Azken egunotan hainbat bilera egin ditugu Enpresa Zuzendaritzarekin, eta gure eskaerak beti baztertu izan dira. Aldarrikapenak oso argiak dira: benetako negoziazioa nahi dugu Gipuzkoako langileentzat, gure egoera soziala eta laborala kontuan hartuko duena, gure lurralde-errealitatearekin bat etorriz. Gipuzkoako metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboa errespetatzea eta aplikatzea eskatzen dugu. Baina, era berean, soldaten berrikuspena eta eguneratzea eskatzen dugu, modu urtarrean pairatzen dugun errealitate ekonomikoaren arabera (KPI-aren gaineko soldata igoerak alegia)", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak