Presoen "etxeratzea" eskatzen jarraituko dute hilabeteko azken ostiraletako elkarretaratzeetan

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 29a, 10:09

'Etxera bidea gertu' ekimenaren bueltan elkartuta Oñatin. (Argazkia: Oñatiko Sare)

Behin urruntze politikari amaiera emanda etxeratze prozesua eskatzen jarraituko dute Etxeratek eta Sarek, "salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arrunta" aplika diezaieten euskal presoei. Horretarako, hilabeteko azken egubakoitzetako elkarretaratzeak egiten jarraituko dute, Debagoienean sei herritan.

"Urruntze politikaren amaierarekin zama handia kendu dute senideek. 34 urte ostean eta denon lanari esker bukatu dugu mendeku politika honekin", adierazi dute Etxeratek eta Sarek eta orain, etxeratze prozesua azkeneraino eraman behar dela aldarrikatu: "Lege arruntaren aplikazioarekin batera presoen graduaren progresioa zein irteteko baimenaren bidez etxeratzeko bidea egiteko garaia da".
 
Hori eskatzeko hilabeteko azken egubakoitzetan egiten diren elkarretaratzeetara gonbidatu dituzte herritarrak; martxoaren 31n izango da hurrengoa:
 
  • Aretxabaletan, 19:00etan, Herriko Plazan.
  • Eskoriatzan, 19:00etan, Fernando Eskoriatza plazan.
  • Antzuolan, 19:00etan, Zurrategin.
  • Arrasaten, 19:30ean, Herriko Plazan.
  • Bergaran, 19:30ean, San Martin plazan.
  • Oñatin, 19:30ean, Foruen plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak