Debagoieneko Ikasle Abertzaleek oso garrantzitsutzat dituzte greba eta mobilizazioak: "Ikastetxeetan gero eta kontrol handiagoa ikusten dugu. Hezkuntza jendarte sumisoa eraikitzeko tresna bat da. Era berean, ikasleriaren zati handi batek arazoak ditu ikasketa-prozesua burutzeko. Eskola partikularren auzia da horren adibide; ikasleen erdiek jaso behar dituzte".
Salatu dute gaur egungo heziketa normakuntzan baino gehiago diziplinamenduan oinarritzen dela: "Nolako hezkuntza daukagu? Zazpi orduz ikastetxean egoteaz gain eskola gehiago jasotzea ia ezinbestekoa bada, ikasleriaren artean beharrezkoa da egoera hau aldatzea. Horretarako, lehenengo urratsa dira osteguneko mobilizazioak".