Nojako eta Beasaingo hitzorduen ondoren asteburuan Espainiako Kopako hirugarren lasterketa puntuagarria jokatu dute, Galizian. Guztira taldeko bost txirrindulari izan dira Rias Baixetan ospatutako lasterketan, eta Igamo Packaging taldeko neskek emaitza onak batu dituzte.
Eguneko lehen lasterketan, kadeteena, hiru ordezkari izan ziren: Arantxa Anduaga, Itxaso Askasibar eta Maddi Oleaga. Hirurek lasterketa amaitzea lortu zuten. Aipagarriena, Askasibarrek lortutako 13. postua, eta emaitza horrekin sailkapen orokorrean 15. posturaino igo da. Gainera, Igamoko neskek taldeka 10. postua lortu zuten.