Udaberri Saria irabazi dute Barrena-Madinagoitia eta Etxeberria-Ormaetxea bikoteek

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 28a, 14:07

Iñaki Barrena-Manex Madinagoitia eta Jokin Mendizabal-Josu Mendizabalen arteko partidua.

Aurreko asteburuan jokatu ziren Udaberri Saria pilota txapelketako finalak. Iñaki Barrena-Manex Madinagoitia bikote oñatiarrak eta Aratz Etxeberria-Aratz Ormaetxea bergararrek txapela irabazi zuten. Aldiz, Unai Cagigasek eta Beñat Iñarrak ez izan zuten garaipena lortu; txapeldunorde izan ziren.

Asteburuko lehen finala egubakoitzean jokatu zen, Oñatin, Zubikoa frontoian; gazteen bigarren mailakoen finala. Iñaki Barrena eta Manex Madinagoitia Aloña Mendiko bikoteak 22-10 irabazi zion Jokin Mendizabal eta Josu Mendizabal Gaztelupeko bikoteari. 

Bergararren artean: batek galdu, besteak irabazi

Egun berean, nagusien bigarren mailako finala jokatu zen, Legazpin, Urbeltz frontoian. Unai Cagigas eta Beñat Iñarra Bergarako bikoteak ezin izan zuen txapela lortu: 22-7 galdu zuen Ion Agirre eta Jokin Altuna Legazpiko bikotearen aurka.

Azkenik, txapelketako azken finala Bergaran jokatu zen, domekan, Udal Pilotalekuan. Han, kadeteetako lehen mailako bikoteak lehiatu ziren: Aratz Etxeberria-Aratz Ormaetxea bergararrak Eñaut Oñate-Urko Otaegi tolosarren aurka. Etxeko bikoteak txapela zaleen aurrean irabaztea lortu zuen, Behar Zana taldeko bikoteari 22-8 irabazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak