Deba-Urola barrutiko zerrendako kideen artean honako debagoiendar hauek daude: Aitor Irure aretxabaletarra (zerrendan bigarrena), Iker Intza bergararra (zazpigarrena), Nerea Zubia oñatiarra (zortzigarrena), Amaia Etxabe arrasatearra (hamabigarrena) eta ordezkoen artean Jasone Giraldo arrasatearra eta Ainhoa Lete bergararra.
Iriartek egindako ekitaldian aurkeztu zituzten horiek eta hark esandakoak berretsi: "Gipuzkoako etorkizun sozioekonomikoa eta herritarren ongizatea bermatzeko politika publikoetan inbertitzea lehentasun duen proiektu baten buru izateko prest nago eta prest gaude".
Herrialdearen "baldintzak hobetzeko eta gizarte gisa aurrera egiteko prest" dagoen aukera politikoa dela ere adierazi zuen Iriartek: "Gurea herritarrek beren bizi proiektuak garatzea bermatzen duen proiektu politikoa da. Egon ziur aukera baliatuko dugula".
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak