Udaberri Saria pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Oñatiko eta Bergarako hainbat bikotek

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 23a, 13:04
Unai Cagigas bergararra, aurtengo finalistetako bat, iazko txapelketa batean.

Urtarrilean eman zioten hasiera eskuz binakako Udaberri Saria txapelketari eta aste bukaeran finalak jokatuko dituzte. Horietan izango dira Oñatiko bikote bat eta Bergarako bi.

Asteburuko lehen finala, bihar, egubakoitza Oñatin jokatuko da Zubikoa frontoian, 18:30ean; gazteen bigarren mailakoek jardungo dute nor baino nor gehiago. Etxeko zaleen aurrean jokatuko dute Aloña Mendi taldeko Manex Guridi eta Manex Madinagoitiak, eta aurrean izango dute Zaldibiako Gaztelupe taldeko Jokin Mendizabal eta Josu Mendizabalek osatutako bikotea.

Egun berean, nagusien bigarren mailako finala jokatuko da Legazpin, 19:00etan, Urbeltz frontoian. Han izango dira Bergarako Unai Cagigas eta Beñat Iñarra, Legazpiko Ion Agirre eta Jokin Altuna bikotearen aurka.

Txapelketarekin amaitzeko, azken finala Bergaran izango da, domekan, 11:00etan, Udal pilotalkeuan. Aratz Etxeberria eta Aratz Ormaetxea bergararrak, Inhar Iparragirre eta Urko Otaegi tolosarren aurka lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak