Derbia jokatuko dute Leintz Arizmendik eta Bergarak

Xabier Urtzelai 2023ko mar. 24a, 12:00
Iazko derbiaren une bat.

Joaneko partiduan jasotako jipoiaren arantza atera gura dute mahoneroek, 1-8 galdu zuten eta.

Debagoiendarren arteko derbia izango da asteburuan. Bergarakoak egoera delikatuan daude, azkenaurreko postuan eta sailkapenean hurrengo taldea bederatzi puntura –Amaikak Bat Mutriku–. Leintzekoak, berriz, seigarren daude, baina egia da azken hilabetean partidu bakarra irabazi dutela; hori bai, galdu dituzten partiduetatik bi kontrario gogorren kontra izan da: Mariñoren eta Realaren kontra, hain zuzen.    

Asteburuan, berriz, sailkapenak erakusten duenak gutxirako balioko du, eta mahoneroak joaneko partiduan jaso zuten jipoiaren errebantxa hartzeko gogoz egongo dira. 

Gizonezkoek kanpoan

Mondrak, Bergarak, Aretxabaletak eta Aloña Mendik etxetik kanpora jokatuko dute asteburuan, eta, bereziki, bergararrendako eta oñatiarrendako urduritasunez betetako beste jardunaldi bat izango da: mahoneroek Elgoibarren kontra jokatuko dute eta oñatiarrek, berriz, Zumaian. Ordutegiak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak