Ekiolak ezohiko batzar nagusia egingo du Arrasaten

Hasier Larrea 2023ko martxoaren 19a

Leintz bailarako Ekiola kooperatibak martxoaren 23an, eguena, egingo du bilera irekia, Amaia Udal Antzokian. Bi deialditako ekitaldia izango da: lehena 18:30ean hasiko da eta bigarrena, 19:00etan.

Jorratuko diren gaien artean daude Batzar Nagusiko lehendakari eta idazkari gisa jardungo duten bazkideen izendapena, Ekindar proiektuaren aurkezpena, Ekiolari buruzko informazioa, hala nola bazkide kontsumitzaileen kopurua, bazkide laguntzaileen aurkezpena, kooperatibak sinatuko dituen kontratuei buruzko informazioa, kooperatibak eskatuko duen finantzaketa-terminoei buruzko informazioa –epe luzeko mailegua–, energiaren prezioa eta proiektuaren epeak. Kontseilu Errektoreko kideen izendapena eta administratzaile bakarraren kargu uztea ere landuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak