Laboral Kutxa Masterrak baditu dagoeneko bere lehen txapeldunak. Finalak goizean jokatu dituzte, Arrigoarriagan. Datorren domekan Zarauzko Aritzbataldeko elite mailako final handian zer gertatuko zain, Oronoz-Goietnetxek (senior mailako pilota goxoan), Gordon-Betegik (gazteen pilota mistoa) eta Etxegarai-Zabalak (lehen mailako pilota mistoa) jantzi dituzte, gaur, Masterretako lehen txapelak.
Lehen mailako pilota mistoan, Maddalen Etxegarai oñatiarrak Zabalarekin osatu du bikotea, eta Beitia-Bergara bikotea baino askoz gehiago izan dira, txapel preziatuak (11-22) bururatzeko. Txapeldunek erakutsitako fidagarritasunaren aurrean, Beitiak nahiko partida diskretua egin du, eta Bergarak ez du bere egunik onena izan eta erraztasun dezente eman ditu. Hala, txapeletako bat Oñatira ekarri du Etxegaraik.
Gazteen pilota mistoan, Irati Betegi aretxabaletarrakn Gordonekin osatu du bikotea, oso lehiakorrak eta entxufatuak irten dira hasieratik, eta garaipen sendoa lortu dute (22-14). Biliyak errioxarrak txapelketa bikaina jokatu du, baina gaur ez da ezkerrarekin fin ibili, pilota dezente huts egin ditu eta hortik egin die ihes partidaren zati handi batek Gisasola-Bilyaki.
Gaurko jaialdiaren ostean, aurteno Binakako Laboral Kutxa Masterrari bere egunik garrantzitsuena baino ez zaio geratzen, igandean jokatuko den Aritzbataldeko eliteko finalarena.
Finalen osteko taldea argazkia.