"Euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragiteko helburuarekin" abiatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira zirkuitua, tokiko euskara elkarteekin elkarlanean. "Gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izanik, euskal sortzaileen lanekin gozatzeko aukera izango dugu martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean", azaldu du Laburbirako koordinatzaile Andoni Urzelaik.
Zazpi film labur
28 film labur jaso zituzten antolatzaileek eta horietatik zazpi aukeratuta osatu dute 80 minutu irauten duen emanaldia. "Denetariko istorioak eta kontatzeko moduak daude, eta horietako batzuk, zinema-jaialdietan sariak jasotakoak dira".
Film labur hauek izango dira ikusgai: Oñatin jaio eta Donostian bizi den Leire Egañak zuzendutako Erlojupekoa; Maria Bartolomek, Eric Camposek eta Fernando Martinek zuzendu duten Olatuen isiltasuna; Marina Perosanzen Muskil; Ane Cuestaren Asko falta da; Maider Oleagaren Irrits; Iulen Aranaren Koadro goriari heldu; eta Josu Martinezek zuzendu duen Hitzak.
Debagoieneko emanaldiak
-
Aramaio Martxoak 19, 19:00, Kultura etxean. Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta.
-
Bergara Martxoak 21, 19:00, Seminarixoan. Jardun Euskara Elkarteak antolatuta.
- Arrasate Martxoak 21, 19:30, Amaia Antzokian. AED elkarteak antolatuta.
- Oñati Martxoak 22, 19:00, Kultura etxean. Udalak antolatuta.
-
Antzuola Martxoak 26, 18:00, Torresoroan. Koadro goriari heldu filmeko zuzendari Iulen Aranarekin solasaldia ondoren. Udalak antolatuta.
-
Aretxabaleta Apirilak 4, 19:00, Arkupe kultura etxean. Udalak antolatuta.