'Hautsi da Anphora zuzenean' lana kaleratu du Ruper Ordorikak, Atxagarekin batera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 14a, 16:37

1980an aurkeztu zuen izen bereko diskoa, baina, Loraldia jaialdiak iaz eginiko eskariari erantzunez, orduko kantuak berreskuratu eta kontzertu sorta bat antolatu zuten.

Bernardo Atxaga izan zuen horretarako bidelagun, duela 43 urte eginiko lehen disko hartarako idazlearen Etiopia liburuko testuak erabili baitzituen kantuak osatzeko. Gaur egungo ikuskizuna, ordea, "egungo ikuspegia" gogoan izanda egin dutela nabarmendu du musikariak; halaber, Atxagak erantsi du, "funtsean, berdina" dela, eta ordu hartan "zizt" egin bazuen, oraingoan ere hala egingo duela.

Eta badirudi, oraingoz, behintzat, hala izaten ari dela. Emanaldiak izan duen arrakastaren ostean, Pamiela argitaletxeak iazko biraren zuzeneko grabazioa kaleratu baitu, Hautsi da Anphora zuzenean izenpean.

Landutakoaren emaitza

Guztira, sei emanaldiko bira antolatu zuten iaz, eta sei ikuskizun horietako hainbat momentu tartekatu dituzte diskoan, hamar abestiko bilduma bat ondu arte. Are, jatorrizko diskoan ere kantu kopuru berbera dagoela zehaztu du Ordorikak, eta hurrenkera ere berdina dutela. Horrez gain, ordea, Atxagaren sei irakurraldi daude.

Alabaina, ez dira eurak bakarrik aritu. Bixente Martinez, Arkaitz Miner, Hasier Oleaga eta Lutxo Neira musikariak alboan izan dituzte, eta baita gonbidatuak ere; Iñigo Goldazarena, Joseba Irazoki eta Josu Zabala, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak