Mondrak hartu du aurrea lehen zatian, hamabigarren minutuan sartu baitu gola Arrasateko taldeak. UDAk aukera pare bat ere izan ditu, baina, dena den, ez du golik sartzeko aukerarik izan. Bigarrengoan, ordea, Aretxabaletako taldeak aurrea hartu eta gola sartu du bederatzigarren minutuan. Estutzen aritu dira aretxabaletarrak, eta, Mondra, defentsan aritu da, batik bat, amaieran. Halere, ez batak ez besteak, ez dute beste golik sartu.
Bi taldeetako jokalariek azaldu dute partidua "borrokatua" izan dela, batak lehen zatian estutu du, eta, besteak, bigarrenean. Hala, gaur-gaurkoz, sailkapeneko azkenengo postuan da Mondra, hemezortzigarrenean, eta, UDA, berriz, zazpigarrenean.