Ainara Urrutia eta Rosarito Oianguren omendu dituzte Aresko Emakumeen Martxan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 12a, 17:28

Aresko Emakumeen Martxaren bosgarren aldia egin dute gaur, domeka, Aretxabaletatik Eskoriatzara, Emakumeok bidea eraikiz leloa aldarri izanda.

12:00etan hasi da ekitaldia Aretxabaletako plazan. Kamisetak banatu dituzte lehendabizi, eta, ostean, Ainara Urrutia mendi-lasterkaria omendu dute. 41 urte ditu eta euskal selekzioko kidea da. 2018 amaieran hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta, gaur egun, Domusa Teknik Team izeneko proiektuan dabil.

Amaitzean, Eskoriatzarako bidea hartu dute parte hartzaileek, oinez. Fernando Eskoriatza plaza izan dute helmuga, eta, bertan, Rosarito Oianguren herritarrak jaso du aitortza. 1938an jaio zen Bolibar elizateko Altzarte baserrian, eta bizitza osoa izan da etxekoandre, aldi berean zerbitzari aritu bada ere hainbat jatetxetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak