Euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da DAP Afizioz lehiaketaren helburua. Atzo, bost antzerki talde elkartu ziren Elgetan antzezlanak egiteko: Tolosako Katiuska taldea eta Debako Goaz Konpainia, Bermeoko Buselektrikue, eta Oñatiko DAP Helduen taldea eta Iker Plazaola Triskantza ekimenarekin.
Proposamenak antzerkizale dezente erakarri zituen Espaloira eta gustura eman zuten eguna, batak bestearenetik ikasiz.