Errigorako kanpaina badator 'Bat egin Errigora balioekin' leloarekin

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 9a, 09:47

Martxoaren 9an ekingo diote Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura udaberriko kanpainari. Aurtengo leloa da Bat egin Errigora balioekin eta proiektu horrekin eskuratu nahi dutena da Errigorako balioak beraien produktuetan islatzea: euskara, auzolana, bertakotasuna eta nekazariekiko bidezko harremana.

Programatik dei egiten dute produktuak kontsumitzeko, horrela bertako elikagaien alde egiteaz gain, euskara, auzolana eta ekoizpenean bidezko harremana sustatzen direlako. G

Urtero bezala, "ehunka laguntzaile" izan dituzte alboan eta AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera ehunka herritan egin ahal izango dira olio, kontserba, lekale, arroz eta pasta eskaerak.

Laguntzeko eta kontsumitzeko interesa duten herritarrek eskura izango dituzte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, eta beste hainbat produktu:"Guztiek daramate, gainera, Errigora Balioak berme-zigilua".

Eskaerak martxoaren 9tik 29ra egin ahal izango dira, online, lotura honen bidez: errigora.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak