Emakumeen lanak industrian izan duen bilakaeraz aritu dira Erreka kooperatiban

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 8a

Marijo Iparragirre eta Nerea Agirrezabala Erreka kooperatibako langileak.

Azaldu dutenez, andreen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko neurriak hartzen dabiltza, hala nola, soldata-arrakala murrizteko eta langileen arteko ratioa "bidezkoagoa" izateko.

Bada, hortaz guztiaz aritu dira solasean Marijo Iparragirre eta Nerea Agirrezabala Errekako langileak bideo batean, emakumeen lanak industrian izan duen garapenaz eta gaur egungo egoeraz. Haien arabera, urratsak egin dira berdintasunaren bidean, baina, "oraindik ere asko dago" egiteko. Besteak beste, neska gazteak animatu nahi dituzte industriara gerturatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak