ALEko ikasleek Jose Arana egoitzako adinekoekin karapaixoak egin dituzte

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 7a, 17:52

ALEko ikasleak Jose Arana egoitzako adinekoekin karapaixoa egiten. (Argazkia: Aretxabaleta Lanbide Eskola)

Tnikak antolatutako Belaunaldien arteko topaketak jardunaldian hartu dute parte Aretxabaleta Lanbide Eskolan Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta ikasketak egiten dabiltzan lehen mailako ikasleek eta Eskoriatzako Jose Arana egoitzako adinekoek.

"Jardunaldiaren harira, Jose Aranako egoiliarrek ALEko ikasleekin batera, gure bailarako ohitura zaharrari eutsi diote. Garizuman, besoetakoari karapaixoa nola egin eta noiz oparitu gaiaren inguruan hitz egin eta goiz ederra pasatu dute guztiek", adierazi dute eskolako arduradunek eta gaineratu: "Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe dabiltza jarduera ezberdinak egiten aste honetan belaunaldien arteko harremanak sustatzeko asmoz".

Martxoaren 30ean, Donostian

Jardunaldi honen bueltan ikasleek egin dituzten ikus-entzunezkoak aurkeztuko dituzte martxoaren 30ean, Donostiako Kursaalean: "Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak protagonista izango dira eta haien lanak bertan aurkeztuko dira". Jardunaldian Angel Ankain, Adinberriko ordezkariak, BadaBideBat eta Activa FPko partaideak eta Donostiako Udaleko ordezkariak bati bat izango dira, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak