Bailarako emakume jeltzaleek aitzandiratzitzat dituzte Emakume Abertzale Batzako kideak, "Estatuko lehen erakunde politiko femenino nazionalista eta Euskadin inoiz izan den mugimendu feministarik eraginkor eta indartsuena" osatu zutelako. "Berdintasunerako bidea argitu" zutela eta, sugar hori bizirik mantendu eta ibilbidea osatzea dagokie oraingo jeltzaleei. Ildo horretan, adierazi zuten Gipuzkoan "aurrerapausoak" eman direla azken urteetan, eta bide horretan jarraitzeko konpromisoa hartu dute, "emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde".
Keinu sinbolikoa ere izan zuten EABko militanteekin, Sabino Arana Fundazioak iaz, EABren sorreraren mendeurreneko ekitalidan, banatu zituen zapiak lepoan jarrita. Topaketa "atsegina eta interesgarria" izan zela aipatu dute, "datozen urteetan jarraipena izango duen ekimen berri baten hasiera".