Herriz herriko egoerari dagokionez, Arrasaten, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Oñatin behera egin du langabeziak, aurreko hiru hilabeteetako joera, behintzat, jarraituz. Elgetan eta Aramaion, berriz, kopurua berberetan mantendu da; Bergaran, hamahiru langabe gehiago daude, Antzuolan lau eta Aretxabaletan bat.