Hala ere, ez da bailaran izan den istripu bakarra izan, elurraren ondorioz, beste batzuk ere gertatu baitira. Arrasaten, N-636 errepidean, bi autoren arteko istripua izan da Kanpazarrerako noranzkoan. Trafikoa geldirik egon da une batean, baina Trafiko Sailetik jakinarazi dute dagoeneko bideratzen dabiltzala. Dena den, ez da zauritutako pertsonarik izan.
Horrez gain, Aramaion ere, A-2620 errepidean, auto bat errepidetik atera da, eta trafikoa oztopatzen du. Eta Elgetan ere, Elorriorako noranzkoan, beste kotxe bat atera da errepidetik. Hala ere, ez da zauriturik izan bietako batean ere.