Euskal meteorologia agentziak iragarri du giro motela izango dela gaur, astelehena. Atzo baino prezipitazio apur bat gehiago egingo du, batez ere eguerdi partean, eta orduan zaparrada mardulagoak bota ditzake. Iparraldeko haizea zakar ibiliko da bereziki mendi inguruetan eta tenperaturari dagokionez, balio altuenak 2 eta 6 graduren bueltan izango dira. Gainera, izotza egingo du.
Bihar, martitzena, ere negu giroa izango da nagusi. Tenperatura maximoak zertxobait igo daitezkeela esan du Euskalmetek, baina hotzetik jarraituko dutela horiek ipar-haizearen eraginez. Behe-hodei asko agertuko dira eta prezipitazio txikia egingo du; elur-kotak baxu jarraituko du, 100 eta 400 metro inguruan.