Oihana Kortazar txapeldun, eta Ainara Urrutia hirugarren Espainiako txapelketan

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko otsailaren 27a

Oihana Kortazar eta Ainara Urrutia podiumean garaipena ospatzen. Iturria: Atletismo RFEA

Elgetarrak Espainiako Txapelketa irabazi zuen atzo, Trail Running-ean Kadizko Zahara de la Sierran. Urrutia, aretxabaletarra, hirugarrena izan zen helmugan. Podiuma Ikram Rharsalla marokoarrak osatu zuen. Durango Kirol taldearentzat asteburu borobila, taldekako sailkapenean txapeldun izan baitzen talde durangarra.

Oihana Kortazar Espainiako txapeldun berria da trail running-ean. Atzo, domeka, jokatu zen lasterketa Kadizko Sahara de la Sierran, eta elgetarrak lau ordu eta hamabi minutu (4:12:07) behar izan zituen lasterketako berrogei kilometroak egiteko. 

Ainara Urrutia ere fin aritu zen, meritu handiko hirugarren postua eskuratuz eta brontzeko domina jantziz. Aretxabaletarra lau ordu eta hogei minutu pasatxoan (4:22:35) iritsi zen helmugara, Kortazar baino hamar minutu beranduago. Ainara Urrutia sasoi-betean dago, orain dela bi aste jokatu zen Kobaz Koba Traila irabazi eta gero. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak