Giro onean egin dute 'Pianoaz gozatzen' emanaldia

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 25a, 12:59

'Pianoaz gozatzen' piano emanaldiak Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Soraluze, Legazpi eta Oñatiko musika eskoletako haurrak batu ditu. Guztira 85 piano-jotzaile batu dira Oñatiko Santa Ana Udal antzokian. 

Gozatu ederra hartu dute Debagoieneko haurrek gaur goizean Oñatiko Santa Ana aretoan ospatu den piano emanaldian. Ekitaldia 09:15ean hasi da, eta lehendabizikoak gazteenak izan dira. Ordu eta erdiko tartean aritu dira lehenengo saioan 30 piano-jotzaile. Bigarren saioa 10:30ean hasi da eta 11:30ak inguru amaitu. Hirugarren saioa 12:00ean hasi, orain amaitu berri da. Eta bukatzeko, laugarren saioan arituko dira 14:00ak arte nagusienak.

Emanaldian askotariko piezak entzun dira eta bertaratutako guraso eta senideek txalo zaparrada artean saritu dituzte haurrak. Haur gehienek banaka jo dute pieza bat, baina izan dira binaka oholtza gainera igo direnak. Jende andana batu da aretoan, 80 bat inguru.

Piano-jotzaileentzat hitzordu garrantzitsua izaten da Andoainen urtero ospatzen dena, baina aurten bertan behera gelditu da. Hori dela eta, gaur Oñatin ospatu den piano emanaldia egun garrantzitsua izan da ume zein irakasleentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak