Mendate guztiak zabalik Debagoienean

Eneko Azkarate Laspiur 2023ko ots. 24a, 09:30

Elur eta izotz hondarrak errepidean, gaur goizean, Elgeta eta Kanpanzar artean.

Elurteak Debagoieneko mendiak eta toki garaienak zuri-zuri laga ditu. Errepideetan ez da aparteko arazorik eta mendate guztiak zabalik daude. Horietako batzuetan, baina, kontuz gidatzea edota kateak edo neguko gurpilak erabiltzea gomendatu du Segurtasun Sailak. Zehazki, Leintz Gatzagan eta Kurtzetan, arretaz gidatzeko gomendioa egin du.

Gainerako mendate guztiak zabalik daude, nahiz eta, atzoko elurteen eta gaurko izoztearen ostean, errepideetan arretaz gidatzeko gomendioa egin duen Segurtasun sailak.

Gaurko, tenperatura baxuak iragarri ditu Euskalmetek. Lehen orduan, zero gradukoak Debagoienean. Abisu horia ezarrita du muturreko tenperaturengatik. Ez du aurreikusi prezipitaziorik, ordea. Zerua garbi, eguzkia izango da nagusi gaur.

Hemen, Debagoieneko mendateen egoera:

  • Arantzazu: Zabalik.
  • Arlaban: Zabalik.
  • Deskarga: Zabalik.
  • Elosua: Zabalik.
  • Karabieta: Zabalik.
  • Kurtzeta: Kontuz, elurra eta izotza.
  • Leintz Gatzaga: Kontuz, elurra eta izotza.
  • Kanpanzar: Zabalik.
  • Pagatza (Elgeta): Zabalik.
  • Udana: Zabalik.

Erlazionatuak

Elgeta zuri gaur goizean

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 ots 24 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak