Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 23a, 18:07

Ekin Debagoienean lelopean, ekimen ekonomiko bat martxan jarri nahi duten pertsonei zuzendutako aurrez aurreko eta doako saioak dira.

Martxoaren 6an hasiko dira, eta, guztira, sei tailer izango dira, 09:30etik 13:30era astelehenetan eta egubakoitzetan:

  • Martxoak 6. Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak.
  • Martxoak 10. Negozio txikiak abian jartzea.
  • Martxoak 13. Langile autonomoen erregimena.
  • Martxoak 17. Negozio txikien oinarrizko kudeaketa I.
  • Martxoak 20. Negozio txikien oinarrizko kudeaketa II.
  • Martxoak 24 eta 27. Negozio txikien fiskalitatea.

Doakoak dira tailerrak, baina izen-ematea beharrezkoa da. Plazak ere mugatuak dira, eta tailerrak egiteko, taldea eratu behar da. Dena den, informazio gehiago behar izanez gero, 943 79 30 90 telefono zenbakira deitu daiteke, edo, rgarcia@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak