Gaur arratsaldean elurra egingo duela ere iragarri du Euskalmetek. Gauean, ostera, euritara joko du. Bihar goizerako hodeiak gutxitu egingo dira pixkanaka eta egunaren bigarren zatian ostarteak zabalduko dira; tenperatura ere zertxobait igo egingo da eta 10 graduren bueltan kokatu. Azkenik, asteburuan, hodei gutxi espero dira baina hotz egingo du, bereziki, gauetan, eta tarteka euria ere bai.