'Zirkua' argazkiak irabazi du Aratusteetako Argazki Lehiaketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 22a, 12:17

Angel Ezkurra bergararrarena da irudia. Pailazo bat ageri da monoziklo baten gainean, esku bakoitzean malabareak egiteko maza bana duela. Domekan Aretxabaletan eginiko mozorro desfilean ateratakoa da.

Guztira, 23 argazki jaso dira Goienak eginiko Aratusteetako Argazki Lehiaketan, eta Ezkurrarena izan da irabazlea, zozketa egin ostean. Hala, Aretxabaletako Jon harategiak eta Hankabeltz urdaitegiak emandako otarre eder bat jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak