Abisu horia ezarri dute euri eta elur prezipitazioagatik

Eki Letona Erretolatza 2023ko otsailaren 22a

Euri zaparrada handiengatik eta elurra kota baxuetan espero  delako Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du biharko eta etzirako. Euskal meteorologia agentziak iragarri du euri txiki-ertaina egingo duela gaur, eta gauean, sarriago. Bihar, ostera, tenperatura jaitsi egingo da eta elur-kota 500-700 m inguruan kokatuko da.

Bihar, zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota ditzakeela adierazi du Euskalmetek, bereziki arratsalde aldera. Elur-kota 500 eta 700 metro artean kokatuko da eta tenperatura jaitsi egingo da: 4 graduko minimoak eta 6 graduko maximoak espero dira. Azkenik, egubakoitzean, gauerditik 06:00etara bitartean elur-kota 500-700 metro inguruan egon daiteke. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du goizaldean, eta eguerdi aldera atertu egingo du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak