Nola sortu zen ideia?
Afari batean, betiko moduan. Ideiak botatzen hasi ginen eta bosgarrena izan zen "Oñatiko primadia". Eta entzun ahalaz bat, lehenengo bilakatu zen; ez genuen inork inolako zalantzarik izan. Beste urte batzuetan bozkatu egin ohi izan dugu mahai gainean jarritako ideia ezberdinen artean, baina aurten ez da horrelakorik gertatu. Entzun ahalaz bat denok genuen argi aurtengo mozorroa hori izango zela.
Ugarte-Ugarte, Ugarte-Biain...
Baditugu kuadrillan Ugarte pare bat, gainera. Pertsonaien artean lehendabiziko Ugarte ere bazegoen.
'Primadiarekin' hasi, Oñati bera irudikatu arte.
Egunerokotasunari keinu bat egitea ere gustatzen zaigu eta ULMA eta Mondragon Taldearen afera pasa berri zegoen eta hori ere sartzea pentsatu genuen. Aloñako jokalariak, herriko pailazoak... osatzen joan zen, bai. Eta beste horrenbeste pertsonaia edo irudi ere aterako genituzke, baina jendea falta! Beste 20 bagina... (kar, kar, kar)
Arantzazu barne.
Bai. Mozorro hori, adibidez, domeka goizean ikusi nuen lehenbiziko aldiz. Normalean Gabonen ostean batzen gara Inauteriak prestatzen hasteko. Aurten ere horrela egin dugu, duela hilabete inguru egingo genuen afaria, eta harrez gero bakoitzak berak jorratu du bere pertsonaia.
Mozorroak ez ezik, furgoneta eta kartelak ere bai.
Kartelak nire burutazioak dira. Okurritu ahala komentatzen ditut kuadrillakoekin eta balekoak izaten direnez erantzunak, ba aurrera!
Oñatin asko zabaldu zen zuen mozorroa. Barreak ere eragin zituen. Gustukoa izan zen. Jaso duzue oñatiarren mezurik?
Badakigu heldu zaiela, bai. Eta, kasualitatez, baina instagram kontuan Ugarte, Lizarralde, Bian... asko ditut orain jarraitzaile berrien artean (kar, kar, kar). Oñatiarrak izango dira!