Urrutia eta Ajuria Domusa Teknik Team proiektuan daude

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 16a, 16:21

Urrutia, ezkerretik hirugarrena, atzoko aurkezpenean.

Abian da Domusa Teknik Team, Euskal Herrian mendi lasterketan erreferente izateko sortu duten taldea, eta hain zuzen, bi debagoiendarrek jantziko dute elastiko urdina, Aretxabaletako Ainara Urrutiak eta Leintz Gatzagako Aitor Ajuriak.

Mendi lasterketetan aurrean ibiltzen diren hainbat lagun batu dituzte Domusa Teknik Team izeneko proiektuan. Hain zuzen, Errezilgo Domusa Teknik kooperatiba da taldearen sortzaile eta sustatzaile nagusia, eta hortik dator taldearen izena. Bada, bederatzi laguneko taldean bi debagoiendar daude, Aitor Ajuria eta Ainara Urrutia. 

Atzo, eguaztena, egin zuten taldearen aurkezpena Donostian, eta taldean aurpegi ezagunak egongo dira: Ibai Angulo azpeitiarra, Borja Zubizarreta azkoitiarra, Aritz Egea urretxuarra, Onditz Iturbe igorretarra, Goar Lopetegi ibartarra, Ainara Urrutia aretxabaltarra, Aitor Ajuria leintz-gatzagarra, Irati Azkargorta iturmenditarra eta Alvaro Ramos Iruñeko bizilaguna –denak ez daude aurkezpeneko talde argazkian–. Aurkezpenean azaldu zuten moduan, Euskal Herrian erreferente izango den trail talde bat izatea nahi dute; baina Euskal Herria ez dute muga, nazioartera ere aterako baitira. Eta horrekin batera, Taupada Urdina izeneko mugimendua sortu nahi dute: "Bere garaian Euskaltelen marea laranja izan zenaren moduko bat sortu nahi dugu, baina Euskal Herriko mendietan. Mendi guztiak urdinez jantzi, Euskal Herriko zaleak erakarri, eta jendeak Domusa Teknik Team identifika dezala kolore urdinarekin eta Euskal Herriko trail talde gisa".

Bada, aurreratu moduan talde horretan izango dira bi debagoiendar, Aitor Ajuria eta Ainara Urrutia:

Ainara Urrutia (Aretxabaleta, Gipuzkoa)

Azken bi urteetako palmaresa

2021

  • 1. postua, Fuente De kilometro bertikala.
  • 1. postua, Trail Valle de Tena proban.
  • 1. postua, Bargagain kilometro bertikalean.
  • 2. postua, Euskadiko RFEA txapelketan.
  • 2. postua, Gorbeia Suzien proban.
  • 5. postua, Canfranc-Canfranc proban.
  • 4. postua, Buff Epic Trail kilometro bertikalean.
  • 2. postua, Bastida Trailen.
  • 3. postua, Triku Trailen.

2022

EMF Kopako txapeldun:

  • 1. postua, Urduñako mendi lasterketan.
  • 1. postua, Amurrio Trailen.
  • 2. postua, Bastida Trailen.
  • 2. postua, Kilimon Trailen.

2022ko Euskal Herriko azpitxapeldun:

  • 2. postua, Sorginen Lasterketan.

8. postua munduko Skyrunning Kopan:

  • 7. postua, Skymaster Gorbeia Suzienen.
  • 2. postua, Louzan Skyrace proban.
  • 7. postua, Mattherhorn Ultraks Extremen.
  • 5. postua, Skyrace des Matheysins proban.

Beste proba batzuk:

  • 1. postua, Ikazkin Trailen.
  • 3. postua, Gran Trail Aneto Posets-Vuelta al Pico Cerler proban.
  • 1. postua, Triku Trailen.
  • 1. postua, Lakuntza Aralar proban.
  • 2. postua, Txindokiko kilometro bertikalean.
  • 4. postua, Magina Skyrace kilometro bertikalean, Espainiako kluben arteko txapelketan.
  • 3. postua, UZ Trail proban, Euskadiko RFEA txapelketan.
  • 7. postua, Las Hurdes kilometro bertikalean, Espainiako kilometro bertikalen txapelketan (FEDME).
  • 1. postua, Espainiako kilometro bertikalen txapelketan, beteranoen mailan.
  • 1. postua, Kobaz Koba Trail proban.

Aitor Ajuria (Leintz Gatzaga, Gipuzkoa)

Azken bi urteetako palmaresa

2021

  • 1. postua, Aloñako Igoeran.
  • 1. postua, Sorgiñen Lasterketan.
  • 1. postua, Mitxarro Biran, Euskadiko Txapelketan.

2022

  • 1. postua, Anbotoko kilometro bertikalean.
  • 5. postua, Louzan Skyracen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak