Soraluze BKEk irabazi du Mekalki Aloñaren aurkako saskibaloi derbia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 12a, 19:45

Labegaraietan jokatutako partiduan, etxeko taldeak egindako defentsa ona erabakigarria izan da lehia irabazteko: 62-49 nagusitu dira bergararrak.

Soraluze BKEren eta Mekalki Aloñaren arteko derbia izan da gaur arratsaldean Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Etxeko taldeak oso partidu serioa egin du, eta arazo barik lortu ditu jokoan zeuden puntuak.

"Egia esan oso oso ondo jokatu dugu, partidu guztian zehar egon gara kontzentratuta eta nahi dugun emaitza lortu dugu", azaldu du partidu amaieran Xabat Irazola entrenatzaileak.

Bergararren jokoa defentsan oinarritu da: "Hori da gure indargunea; defentsan ondo jokatuz gero, aurkariak ohi baino 15 bat puntu gutxiago sartzen ditu gure aurka". Gaurko partiduko laurdenetako emaitzak izan dira: 14-10; 23-12; 13-13; 12-14. Partidu guztian joan dira bergararrak oñatiarren aurretik. Bergararrak Gipuzkoako ligako liderrak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak