Bailarako ordezkaritza zabala izan da EH Bilduren Udal Jardunaldietan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko otsailaren 11

Argazkia: EH Bildu.

EH Bilduren Udal Jardunaldiak egin dituzte gaur, zapatua, Donostiako Tabakaleran. Alkategaiak, zinegotziak eta herrigintzako ehundaka kide bildu ditu hitzorduak eta Debagoieneko hainbat ordezkari han egon dira.

Hurrengo urteetan udalgintzatik heldu beharreko erronka nagusien inguruan jardun eta hausnartu dute jardunaldietan eta hainbat gai izan dituzte aztergai, besteak beste, demokrazia, berdintasuna, ekologia, kultura edota zaintza.

Debagoieneko ordezkariek azaldu dutenez, "oso emankorra" izan da gaurko saioa, aurrera begira, "konpromisoz, indarrez eta ilusioz" segitzeko baliagarri. "Badugu gogoa, badugu proiektua eta badugu taldea", gaineratu dute Donostian izan diren ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak