Siriara eta Turkiara elikagaiak bidaltzeko bilketa egingo dute Aita Mennik eta Zaporeak erakundeek

Hasier Larrea 2023ko ots. 9a, 12:16

Lesbosko kanpainako irudi bat.

Bi herrialdeetan lurrikara larriak jazo dira azken egunotan, milaka hildako eta desagertu eraginda. Kaltetuen biziraupena bermatzeko lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea jasotzeko kanpaina jarri dute martxan Aita Menni ospitaleak eta Zaporeak GKEk.

Bihartik aurrera egin ahalko dute ekarpen solidarioa herritarrek, elikagaiak Arrasateko Aita Menni ospitalera –Gesalibar auzoa, 15. zenbakia– bidalita. Kanpainak otsailaren 19ra arte iraungo du. Eraikineko harrerara eraman behar dira jakiak; kutxa bat ere egongo da bertan, ekonomikoki lagundu nahi duenarentzat.

Lesbosera ere egin zuten bidalketa

Aita Menniko Solidaritate arloko arduradunak, Egoitz Zabala Sagarnak, adierazi du 2019an ere indarrak batu zituztela bi erakundeek, kasu hartan, Greziako Lesbos irlako errefuxiatuei laguntzeko: "Kanpaina horretan 2.000 kilo janari bildu genituen, 3.000 euro Zaporeak GKEaren merchandising salmentetan eta Benito Menni Fundazioak 7.000 euro eman zituen, produktu galkorrak erosteko. Testuinguru horretan, berriz ere eskertuko dugu herritarren elkartasuna eta hurbiltasuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak