Otsailaren 12an amaituko da Laburbirako emanaldiak antolatzeko eskari-epea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 6a, 14:02
Xabi Vallina arrasatearraren 'Ilunabarrean esan' filma ikusgai izan zen 2021eko Laburbiran.

Euskaraz ekoitzitako film laburren zirkuitua da Laburbira. 28 lan aurkeztu dituzte 2023an, eta zazpi hautatu dituzte herriz herri erakusteko.

Lurraldetasuna, genero berdintasuna eta lanen maila kontuan hartuz egin da aukeraketa eta horrek ahalbideratu du 80 minutuko film-labur sorta bat ontzea. Hala ere, emanaldi horiek antolatzeko, izena eman behar da, eta otsailaren 12a izango da horretarako azken eguna.

Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartera arte izango dira emanaldiak, eta antolatzeko nahia duten elkarteek zein udalek webgunean eman dezakete izena. Horrez gain, bada sortzaileekin solasaldiak antolatzeko aukera ere.

Hain justu, Muskil, Olatuen isiltasuna, Irrits, Erlojupekoa, Hitzak, Asko falta da? eta Koadro goriari heldu dira lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak