Gipuzkoako neguko txapelketa ari dira jokatzen Bergarako eta Aloña Mendiko igerilariak

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ots. 5a, 10:35

Infantil, junior eta absolutu mailetan hamasei klubetako 200dik gora igerilari ari dira parte hartzen asteburu honetan Agorrosinen jokatzen ari den Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketan. Tartean daude Bergarakoak eta Aloña Mendikoak.

Lau jardunalditan banatu dute txapelketa: zapatuan izan ziren bi, goizean eta arratsaldean, eta gaur, domeka, beste bi –10:00etan hasi da goizekoa eta 16:30ean hasiko da arratsaldekoa–.

Zapatuan egindako probetan, Aloña Mendiko zein Bergarako igerilariek zapaldu zuten podiuma. Ane Alberdik -bigarren, infantiletan, 200 metro bizkar-  eta Lander Garitanok –bigarren, juniorretan, 200 metro bizkar–. Aloña Mendikoak, berriz, Oier Osa –1.500 metrotan, lehenengo infantiletan eta absolutuetan eta hirugarren 800 metrokoan–, Ane Madina –bigarren 50 metro bizar eta 100 estilotan– eta Oier Aldekoa –hirugarren, 50 metro, libre–. Atzoko proba batzuetako sariak gaur goizean ziren ematekoak;  horien artean, esaterako Bergarako Nagore Abad –50 metro, librean, bigarren juniorretan eta hirugarren absolutuetan– eta Aloña Mendiko Kepa Aldekoa –50 metro bizkar, absolutuetan–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak