Bergararrentzat derbiko garaipena (26-22)

Jagoba Domingo 2023ko otsailaren 5a

Arrasatearrak defentsa lanetan.

Norgehiagoka ederraz gozatu zuten atzo Labegaraietan batu ziren ikusleek. Bergararren eta arrasatearren arteko derbiak, azkenera arte mantendu zituen ikusleak tentsioan.

Partidua gogoz hastearen garrantzia azpimarratu zuten bi entrenatzaileek astean zehar eta atzo bergararrentzat izan zen lehenengo puntua. Intentsitate handiarekin kantxaratu ziren eta lehenengo zatia 14-10eko markagailuarekin amaitu zen. Bergararrek 4 penalti izan zituzten eta laurak aprobetxatu zituzten. Atsedenaldiaren ostean, norgehiagokak antzera jarraitu zuen eta etxekoak 6 goleko abantaila izatera heldu ziren; azken minutuetan, ordea, arrasatearrek defentsan estutu zuten eta amaiera bizia izan zen. Puntu batera jartzea lortu zuten bi minuturen faltan, baina, etxekoen atezainak geldialdi pare bat egin ostean bergararrentzat izan zen garaipena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak