%7,73koa da Debagoieneko langabezia-tasa; iazko urtarrileko bera

Uxue Igarza Loiola 2023ko ots. 2a, 11:52

Azaroko zifretara itzuli da Debagoieneko langabezia-tasa, abenduan apur bat gora egin ostean. Urtarrilean, 2.379 pertsona egon dira langabezian; hala, tasa %7,73koa izan da. Aipatzekoa da, bestalde, 2022ko urtarrilean ere tasa bera erregistratu zela bailaran.

Egoera herriz herri aztertuta (goiko grafikoan begiratu daiteke herri bakoitzeko datua), Antzuolan, nabarmen egin du behera langabeziak; 2022ko otsailetik erregistratu den daturik txikiena izan du urtarrilean. Behera egin du Arrasaten ere; uztailetik erregistratutako langabezia-tasa baxuena izan baitu.

Eskoriatzan ere, urritik hona, apurka-apurka behera egiten jarraitu du tasak, eta Leintz Gatzagan, Elgetan eta Oñatin ere, abendutik urtarrilera bitartean, –gutxi bada ere– behera egin du.

Bestetik, Aramaion, Aretxabaletan eta Bergaran gora egin dute tasek, baina alde txikiak daude aurreko hilabeteekin alderatuta.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak