Derbirako oso parekatuta dituzte indarrak

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 3a, 12:00

Bergararrak erasoan, urrian Iturripen jokatutako partiduan.

Soraluce BKEk eta Mugarri Ingouk elkarren kontra jokatuko dute zapatuan Labegaraietan (20:00). Joaneko partiduan Iturripen gertatu zen moduan, ondo hastea erabakigarria izan daitekeela adierazi diote entrenatzaileek GOIENAri

Sailkapenak erakusten du Soraluce BKEren eta Mugarri Ingouren artean indarrak parean daudela. Erdiko postuetan daude biak, baina zapatuan 20:00etan epaileak partiduaren hasiera adierazten duenean orain arte egindakoek balio gutxi izango du. Bai izango da garrantzitsua ondo hastea, eta hori da, hain zuzen, joaneko partiduan bergararrei falta izan zitzaiena. "Arrasaten jokatu genuenean ez ginen derbi batek eskatzen duen intentsitatearekin kantxaratu. Lehenengo zatian galdu genuen norgehiagoka eta esango nuke orain arte ligan egin dugun lehenengo zati txarrena izan zela, ez ginela lehiakorrak izan. hori zuzendu behar dugu asteburuko derbira begira", adierazi du Joseba Elortzak.

Bestelako kontrario bat  

Ane Herrerok ere garbi dauka lehenengo minutu haiek erabakigarriak izan zirela: "Horregatik uste dut asteburuan Bergara gogor bat izango dugula aurrean; errebantxa gogoz egongo dira eta halakoetan bi puntu baino gehiago egoten dira jokoan, garaipena eskuratzen duenak moralki ere gora egiten duelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak