Seminarixoan egin dute lehen grabaketa, Bergarako eta Elgetako 25 talderen parte hartzearekin. En Tol Sarmiento, Huntza, Nogen zein Kai Nakairen kantuak interpretatzen fin aritu dira haurrak, Debagoienean dantza eta kanturako talentua eta harrobia badagoela erakutsiz. Hurrengo saioa Aretxabaletan egingo dute, otsailaren 11n. Otsailaren 25etik aurrera egongo dira ikusgai saioak, Goiena Telebista eta goiena.eus-en.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.