Derbia Bergararendako izan da azken minutuan sartutako penaltiari esker (1-2)

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 28a, 19:19

Mondraren eta Bergararen arteko derbia jokatu dute gaur, Mojategin. Bi taldeak sailkapeneko putzutik ateratzeko beharrean zeuden, eta, Bergarak eraman ditu hiru puntuak. Bergara aurreratu da markagailuan 70. minutuan (0-1), baina bi minututara berdindu arrasatearrek berdindu egin dute lehia. Hala, mahoneroek partiduko azken minutuan penaltiz sartutako golari esker 1-2, Bergarara joan dira hiru puntuak. 

Mojategin hotza izan da nagusi, eta, futbol gutxi ikusi ahal izan da lehenengo zatian. Bi taldeak urduri, eta, partidura egokitzen joan dira, aukera gutxi sortuz. Bigarren zatian, aldiz, 70. minutuan iritsi da 0-1ekoa bergararren alde. Erdiraketa baten ondorioz, Paul Valgañonek sartu du baloia, bigarren zutoinean ondo posizionatuta zegoela aprobetxatuz.

Hurrengo gola, minutu gutxira iritsi da. Hain zuzen ere, Mondrak partidua berdintzea lortu du jokaldi nahasi batean baloia sareetara sartuz (1-1); golegilea Ander Perez izan da. Hortik aurrera, jokaldi gehiago izan dira bi taldeen partetik, eta, tentsioa ere areagotu da. Hori horrela, partiduko 90 minutuak igarota, 1-1 amaitu behar zela zirudienean, luzapeneko denboran, eskuarekin ikutu du baloia Mondrako defentsa batek, eta, penaltia izan dela adierazi du epaileak. Hala, Jon Laskurain bergararrak izan du jaurtitzeko ardura, eta, atezaina engainatuz,  gol erabakigarria sartu du (1-2). Hala, bergararren ospakizun momentuan epaileak amaitutzat eman du derbia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak