Urre-balioa duten puntuen bila Mondra eta Bergara, gaur, Mojategin

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 28a, 11:22
Bergarak eta Mondrak, lehenengo itzulian Ipintzan jokatu zuten norgehiagokako irudia (0-0).

Derbi guztiak izaten dira garrantzitsuak urtero, baina aurtengoek garrantzi berezia hartu dute, bailarako taldeen egoera zein den ikusita; sailkapenaren atzealdean sartuta baitaude ohorezko erregional mailako lau taldeak. Bada, puntu behar larrian dauden Mondrak eta Bergarak Mojategin jokatuko dute gaur, zapatua, 16:30ean.

Aste honetan beste derbi bat jokatuko da, Mondraren eta Bergararen artean, zapatuan (16:30), Mojategin. David Muñozenak sailkapeneko azken postuan dira eta hirunaka batzeak besterik ez die balio. Bergara ere ez dago egoera onenean: bost puntura besterik ez du Mondra eta denboraldia gorabeheratsua izaten ari da. Urrea, beraz, jokoan. Gainontzean, Aloña Mendik Hernaniri egingo dio bisita (zapatua, 16:00) eta UDAk Lagun Onak taldearen aurka neurtuko ditu indarrak (domeka, 16:30, Ibarra).

Emakumezkoen jardunaldia

Emakumezkoen ohorezko erregional mailan Leintz Arizmendi izango da lehena jokatzen, zapatuan (16:30), Beti Gazteren aurka, Lesakan. Domeka arratsaldean (16:00), berriz, Bergarak Urola taldeari egingo dio bisita, Argixao futbol zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak