Martxan da Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketaren bigarren aldia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 23a, 19:29
2018ko azaroaren 14an hil zen Aitor Sarasua Maritxalar aretxabaletarra.

Bi sail izango dira, eta bertso kopuru ezberdina aurkeztu beharko da. Hala ere, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira bietan.

Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatuta, martxan da Aitor Sarasua bertsolari aretxabaletarraren omenezko bertso-paper lehiaketa bigarren aldiz, sortzez debagoiendarra bazen ere, Itsasun (Lapurdi) errotuta baitzegoen.

Bi sail izango ditu lehiaketak. 16 urtetik gorakoen mailan, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta, gehienez, hamar. 16 urtetik beherakoen mailan, berriz, lau bertso behar dira gutxienez eta, gehienez, zortzi onartuko dira. Ordea, maila bat edo beste izan, libreak izango dira gaia, neurria eta doinua.

Lanak sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera bidali beharko dira, eta otsailaren 28an amaituko da horretarako epea.

Sariak lehen hiruentzat

Sariei dagokienez, helduetan, lehenengo egiten duenak 300 euro eskuratuko ditu, 200 euro bigarrenak eta, ehun, hirugarrenak. Gazteetan, berriz, lehen hiruek lortuko dute taldekako Xilabako finalerako sarrera; lehenengoak, ordea, jertse bat ere jasoko du eta bigarrenak elastikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak