Rap 'showcase'-a eta mikro irekia antolatu ditu GKSk egubakoitzerako

Miren Arregi Amasorrain 2023ko urt. 19a, 16:58

(Argazkia: 'gedar.eus')

Datorren urtarrilaren 28an, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean, Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara lelopean. Hain zuzen, "mobilizazio horien edukien berri emateko eta sozializaziorako", egitarau desberdinak antolatu dituzte Bergaran eta Oñatin egubakoitzerako.

Oñatiko Antixena gaztetxean, 20:00etan hasita, rap showcase-a eta kontzertuak egingo dira bihar. Bergaran, berriz, mikro irekia egingo dute, 19:00etan, Zubitxako Zentro Sozialistan –eskola zaharrean–.

Urtarrilaren 28ko mobilizazioei begira, gainera, autobusak antolatu dituzte GKStik. Aramaiotik, Aretxabaletatik, Arrasatetik, Oñatitik eta Bergaratik irtengo dira. Horietan izena emateko aukera dago Arrasateko Osorik tabernan, Aretxabaletako Ezkutun, Bergarako Usoan eta Oñatiko Boga tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak