Prezipitazioek jarraitu egingo dute gaur. Goizean haizeak hego-mendebaldetik joko du gune askotan eta arratsaldean indartsu ibiliko da mendi inguruetan; horrek elurra astindu dezake. Haize horren ondorioz tenperaturak koska pare bat gora egingo du. Eta gauean berriro ere iparraldetik joko du.
Datozen bi egunetarako ere giro oso hotza iragarri du. Bihar, egubakoitza, prezipitazioa urria izango da eta elur-kota 800 eta 1000 metro artean egongo da. Etzi, ostera, baliteke euri pixka bat egitea, bereziki egunaren bigarren partean.