Kontzertu sorta eskainiko dute Etxepek, Tatta, Mutikok eta Densok 2023an. Barakaldoko San Bizenteko jaietan izango dira urtarrilaren 21ean, eta bertara joateko autobusa antolatu dute Arrasatetik. Martxoan, Bilboko Kafe Antzokian izango dira eta Gasteizko Jimmy Jazz-en, eta apirilean Gipuzkoan barrena, Donostian eta Legorretan abestuko dute. Laister data gehiagoren berri emango dute.
