Urduritasunak alde batera utzi eta pilotaz gozatu dute gaztetxoek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 14a, 18:26

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta bailara mailako topaketa egin dute Eskoriatzan.

Eskoriatzako Joseba Iñurrategi pilotalekuan elkartu dira alebin eta infantil mailako bailarako pilotariak. Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta emakume pilotarien topaketa egin dute gaur arratsaldean. Eskoriatzako, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, Antzuolako eta Soraluzeko pilotariak elkartu dira, guztira 15.

Urduritasun puntua

Lagunarteko lehia izan da; izan ere, helburua pilotaz gozatzea izan da. "Guztira zortzi lehia jokatu dituzte, buruz-burukoak eta binakakoak, 8 tantotara", azaldu du Gorka Gabilondok, Arizmendi Kirol Elkarteko arduradunetako batek. "Pozik geratu dira. Esan behar da batzuendako lehenengo aldia zela frontoian zuriz zeudela... urduri etorri dira baina gustura ibili dira", azaldu du Gabilondok. Izan ere, pilotari horietako askok entrenatu bakarrik egiten dute, ez dute lehiatzeko aukerarik izaten.

"Helburua neskak pilotan egitera animatzea da, eta ea poliki-poliki eskolartekoren bat antolatzeko aukera dugun", gehitu du.

Hurrengo topaketa Antzuolan izango da, martxoaren 11n; eta, Aretxabaletan, apirilaren 22an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak