Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 14an jokatuko da

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 13a, 16:29

22. ediziorako aurre izen-emateak hurrengo astelehenean zabalduko dira, 12:00ean. Otsailaren 24ean, dortsal zozketa egingo da. 

Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Zegama Aizkorri mendi maratoiaren 22. edizioa. Aurre izen ematea urtarrilaren 16an zabalduko da, eguerdiko 12:00ean eta https://web.rockthesport.com/login plataformaren bitartez egin beharko da. Hamar egunez, proban parte hartu nahi duen orok aukera izango du izena emateko. Ondoren, urtarrilaren 30ean, kilometro bertikalerako eta junior trailean parte hartzeko inskripzioa irekiko da. Azkenik, dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da. Iaz, 12.500 lasterkarik baino gehiagok eman zuten izena eta 225 dortsal eskaini ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak