Hondakinen inguruko informazioa emango dute Oñatin eta Antzuolan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 11a, 13:05

Atez ate sistema, Antzuolan, artxiboko irudi batean.

Antzuolan eta Oñatin arituko dira lanean hezitzaileak, arau hausteak eta intzidentziak erregistratzeko eta erantzun bat emateko.

Debagoieneko Mankomunitateak bi hezitzaile kontratatu ditu datozen zazpi asteetan hondakinen inguruko informazioa emateko. Bihar hasiko dira Antzuolan zeregin horretan, eta urtarrilaren 21era arte arituko dira. Oñatin, berriz, hilaren 23an hasi eta otsailaren 25ean amaituko dute. Era horretan, asmoa da gerta daitezkeen intzidentziak zuzentzea.

Hezitzaile horiek arratsaldetan arituko dira lanean, kaleetan, eta bilketa puntuetan agertzen diren arau hauste eta intzidentziak erregistratzeaz eta dagokien erantzuna emateaz arduratuko dira. Erabiltzaileei hondakinak nola bereizi eta atera behar diren ere azalduko diete, eta baita komertzioei ere.

Hobetzeko neurriak

Bi herri horietan hezitzaileak ibiliko diren arren, Mankomunitateko kideek azaldu dute bi lekuetako hondakinen bereizketa tasak "oso onak" direla, eta "orokorrean", sistemaren funtzionamendua "egokia" dela. Dena den, sistemak hobetzeko hainbat neurri hartuta dituzte iaztik. "Hala nola, etxe guztietara esku orri informatiboak banatzea edo esekitokien beheko posizioak hutsik uztea".

Izan ere, "gutxiengo bat diren arren", aitortu dute badirela "jokabide desegokiak eta arau hausteak", eta horiek zuzentzeko helburua duela heziketa kanpaina honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak