Asteburuan ekingo diote Udaberri Saria pilota txapelketari

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 10a, 16:16

Iazko Udaberri Saria txapelketako partidu bat, Bergaran.

Urte berriarekin batera eskupilotako Udaberri Saria ekingo diote; asteburu honetan emango zaio hasiera neguan jokatzen den txapelketari. Kadeteek, gazteek zein nagusiek jardungo dute nor baino nor gehiago, eta aurten Debagoiena ordezkatuko dute Bergarako, Oñatiko eta Aretxabaletako bikoteek.

Bergarak eta Aloña Mendik maila guztietan izango dituzte ordezkariak. Kadete mailan bina bikote, gazteen mailan bikote bana herri bakoitzak, eta nagusien mailan bi bikote egongo dira. Aldiz, Aretxabaletatik hiru bikotek jokatuko dute kadeteetan eta bik nagusien mailan eta gazterik ez da izango.

Txapelketa liga bat denez, maila bakoitzean bi asteburutik behin talde bakoitzak bere herrian jokatuko du. Lehen jardunaldia asteburu honetan hasiko da eta talde batzuk beraien herriko zaleen aurrean hasiko dute txapelketa. Jubenil mailan, Aloña Mendik Gaztelekuko bikotearen aurka jokatuko du Zubikoan. Kadete mailan, aretxabaletako bi bikotek hasiko dute etxean lehiaketa, Ilunpe 2 eta Lapkeko bikoteen aurka. Azkenik, nagusien mailan, oñatiarrak eta aretxabaletarrak herrian bertan debutatuko dute, bergararrak hurrengo astera itxaron beharko dute etxeko zaleen aurrean jokatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak